Pedagogiaren aro modernoa

Pedagogiaren lehendabiziko teoriak aztertzen dira gai honetan. Aro garaikidearen XIX eta XX. mendean izaniko hezkuntza mugimenduak biltzen dira hemen. Ondorioz, eragin eta garrantzi gehien izan zituzten teoriak, autoreak edota pedagogoak aztertuko ditugu.  Eskola praktika hauen bilakaera eta ondorioak ere aztertzen saiatuko gara. Gaur egungo hezkuntza eredua eraikitzen, aurreko mugimendu guzti hauek, ondorio ikusgarriak bultzatu eta garatu baidituzte.

Teoria bakoitza aztertzeko hezkuntzaren dimentsioen eskema erabiliko dugu. Hezkuntza zientziak erabiliz, Hezkuntzaren Filosofia, Psikologia eta Soziologia bereziki, aurkezpen eredu antolatu bat proposatu nahi baita. Dimentsioen eredua, hezkuntzaren teoria bakoitzaren pedagogia eta hezkuntzan lantzen diren arloak neurtzeko eredua izango da. Dimentsio Morala, Dimentsio Soziala, Dimentsio Ekonomikoa eta Dimentsio Politikoa aztertuz, osotasun batean hezkuntzari proposatzen zaizkion ikuspegiak aztertzeko aukera izango baitugu. Historian eraiki diren teoriek hezkuntza ereduak eraikiz gizartea edo pertsona moldatzeko aukerak landu dituzte. Jakina da, beti ez dela dimentsio guztien trataera berdin egiten. Hezkuntza mugimenduak, korronteak eta autoreak ere, dimentsio konkretu batean kokatzen direla, edo dimentsio konkretu batean aldaketak bultzatu nahi izaten dituztela. Hau da, hezkuntzaren bitartez gizartearen aldaketak bultzatu nahi izango dituztelako, edota metodologia aldaketak proposatzen dituztelako edo Hezkuntzaren Psikologiatik abiatzen direlako pertsonaren gaitasunak lantzeko ereduak eraikiz.  Hala ere, behar beharrezkoa da erreferentzi sistema hau erabiltzea, osotasunez neurtzen lagunduko baitu hezkuntza teoria bakoitza. Proposamen honek, ikasle bakoitzak azterketari begira  lan borobila egiteko baliagarri izango zaio, aurkezpenak egiteko garaian ere bai.

Rousseaurengandik jasoko ditugu, teorizazio pedagogiko modernoaren lehen ikuspegiak eta aldarrikapenak. Baina ondoren benetako hezkuntza teoria izan ziren hainbat autore aztertuko ditugu. Pestalozzi eta Herbart adibidez.

Utzi iruzkina