Hezkuntzaren Teoria eta Historia

Hezkuntzaren Teoria eta Historia

Programa 2017-2018

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola

IRAKASGAIAREN DESKRIBAPEN OFIZIALA

Prestakuntza pedagogikoa etorkizuneko gizartean hezkuntza zeregina garatzeko ardura edukiko duten maisu-maistren oinarrizko zutabea da. Hezkuntzaren Teoria eta Historia izeneko irakasgaiaren bitartez paradigma eta ikuspegi pedagogiko garaikideetara hurbiltzeko aukera edukiko dugu, gaur egungo hezkuntza fundamentatzen duten oinarri teoriko eta epistemologikoak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko.

Gaur egungo hezkuntza egoera konfiguratzen lagundu duten ikuspegi pedagogiko ezberdinen azterketa holistikoa burutu ondoren, Euskal Herrian zentraturiko ikuspegia ere eskaini nahi dugu, ikasleek beren gertuko testuinguruan gertaturiko esperientziak modu egokian kontestualizatzeko.

Etorkizuneko maisu eta maistrak estimulatu nahi ditugu hezkuntza gertaerari buruz beren pentsamendu propioa eraikitzeko, beti ere ezagutza eta haurtzaroaren eskubideekiko begirunerik handiena abiapuntutzat harturik; modu horretan, beren etorkizuneko jarduera gida dezakeen aukera baten hautaketa ere orienta daiteke. Irakasgaiaren izaerak, Magisteritza eta Pedagogiako Ikas Planetan agertzen diren beste irakasgai batzuen laguntzaz, irakas zereginerako markoa eraikitzen du; irakasgai horien arteko loturak hiritartasuna eta partehartze demokratikoari loturiko gaitasunen lorpenean laguntzen du, horiek etorkizuneko hezitzaileen ezinbesteko oinarriak izanik.

  1. Sarrera

Jarraian aurkezten den Hezkuntzaren Teoria eta Historia programa Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetarako prestatu da. Haur Hezkuntzako Graduak 0-6 urte arteko haurren irakasle jarduteko gaitasunak jorratzeko helburua du, Lehen Hezkuntzak aldiz, 6-12 urte bitarteko irakasle eta profesional gaituak trebatzea. Ikasgai hau lehen lauhilekoan ematen da eta oinarrian hezkuntza mundura hurbildu nahi duen ikasle ororen eskura oinarrizko ezagutza pedagogikoak zabaltzen ditu. Haur eta Lehen Hezkuntzako taldeentzako ikasgaiak 6 kreditu ditu, horietatik 4.8 kreditu teorikoak dira eta 1.2 praktiko, hau da, 37.5 ordu teoriko eta 22,4 ordu praktiko.

Ikasgai honen oinarri teorikoa Hezkuntzari buruzko Teoriak eta Erakunde Garaikideak liburutik jasotzen da. Liburu hau, Hezkuntza Fakultateko eta Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasle zein irakasleengana zuzendurik dago. Beraz, hezkuntza, hezkuntzaren eboluzioa eta autore eta eragile esanguratsuenen oinarrizko testu liburu gisara aurkezten da.

Programa honetan ikasgaiaren konpetentziak, ikasturterako helburuak, egingo diren ekintzak eta eduki multzoak eta ebaluaketa irizpideak zerrendatzen dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak burutzen ari diren ikasleentzako ibilbide bera egitea proposatzen dira, nahiz eta batzutan haur hezkuntzarako berezko iharduerak burutu eta irakurgai espezifikoak ere aurkeztuko diren.

Ikasgaiaren Konpetentziak

  1. Eskolaren zereginak ezagutzea, ikuspegi pedagogiko garaikideen bidez.
  2. Hezkuntza eragileek irakaskuntzan duten funtzioa aztertzea, gelako interakzio eta komunikazio prozesuak nahiz irakaskuntzaren baldintza instituzionalak kontutan hartuta.
  3. Euskal Herriko hezkuntza-sistemaren bilakaera historikoa eta hezkuntza-jarduera baldintzatzen duten politikak eta legeak ezagutzea.
  4. Familia hezkuntza-eragiletzat aztertzea: bilakaera historikoa, familia ereduak eta hezkuntza familiaren testuinguruan.
  5. Familiaren eta haurtzaroaren bilakaera erlazionatzea, eta familien eta eskolen arteko harremanak aztertzea.

Ikasgaiaren Irakaskuntza Emaitzak

  1. IE1: Hezkuntza praktika ezberdinak jaso eta teoriarekin uztartzea.

IE2: Ikuspegi pedagogiko garaikidea identifikatzea.

2. IE1: Oinarrizko kontzeptualizazioa eraikitzea.

IE2: Hezkuntza agente desberdinen arteko harremana eta komunikazio ereduak desberdintzea.

3. IE1: Oinarrizko hezkuntza legeak eta araudiak bereiztea.

IE2: Euskal herriko eskola eredu desberdinak konparatzea.

  1. IE1: Familia eredu ezberdinak identifikatzea.

IE2: Familia eta eskolaren arteko harremana aztertzea eta deskribatzea.

  1. IE1: Haurtzaroaren bilakaera historikoa deskribatzea.

IE2: Haurtzaroaren Eskubideak eta haurrek egun bizi duten egoera ezagutzea

Helburu Orokorrak

 Ikasturterako helburuak jarraian zerrendatzen dira, lehenik ikasgaiarekin lotura zuzen dutenak eta jarraian ikasturtean zehar ikasleek ekina baloratzeko jarraitu behar duten zeharkako helburuak ere bai. Helburu hauen ebaluaketa egiteko errubrikak prestatu dira.

  1. Hezkuntza, pedagogia eta hezkuntza zientziaren oinarriak ezagutzea.
  2. Historia garaikidearen bilakaeran, garatu diren hezkuntza teorien eboluzioa aztertzea.
  3. Hezkuntza teoriaren eta praktikaren arteko harremana aztertzeko eta ulertzeko gaitasunak garatzea.
  4. Euskal Herriko Hezkuntza Testuinguruaren bilakaera aztertzea eta etorkizuneko erronkak

 Helburu zehatzak

  1. Ikasleek gela barruko ihardueran, izaera kritiko eta aktibo batez partehartzeko bideak bilatzea.
  2. Gaur egungo gizartean azpimarratzen diren hezkuntza arazoak eta dagozkien irtenbideak analizatzea eta balioeztatzea.
  3. Ikaslearen jarrera positiboa garatuz, ikaskuntza prozesu aktibo eta partehartzailea bultzatzea.
  4. Gaur egungo hezkuntza arazoen aurrean ikerketarako ikuspegiak eta aukerak bultzatzea.
  5. Gaur egungo hezkuntza arazoen aurrean balorazio kritikoak burutu eta irtenbide berriak garatzeko ikuspegia lantzea.

 

  1. Ikasgaiaren edukiak eta proposatutako ekintzak.

Programa honetako eduki multzoak lau dira. Lehenik, hezkuntzaren hurbilpenaegiten. Atal honetako helburua hezkuntzaren definizioa eta kontzeptuaren harira jorratzen diren ikuspegi eta definizioetara lehen jakintzak zabaltzea da.

Bigarren gaian, bilakaera historikoari heldu eta historian ezagun egin diren hezkuntza teoria esanguratsuenak jasotzen dira. Asko dira aztertu litezkeen autoreak baina horien selekzio bat bildu dira. Ikasturteak dituen denbora baldintzetara erreparatu behar diogu selekzio hau egin izanaren arrazoia.

Hirugarren atalean, euskal herriko hezkuntzaren azterketa historikoa eta gaur egungo egoeraren azterketa burutzen dugu. Euskal Hezkuntzaren Legea sortu bitarteko ibilbidea jorratzen da. Soziologiaren diziplinatik bada ere Paulo Iztuetaren lan bi kontutan hartzen dira Hezkuntza, Hizkuntza eta Boterea eta Asimilazioaren ……

Azkenik, eta ikasgaia amaitzeko haurraren hezkuntza eskubideen azterketan eta familia ereduen gainean sakontzen dugu,

  • Hezkuntza-ingurura hurbiltzea.
  1. Hezkuntza Kontzeptuen definizioa: Hezkuntzaren helburua, kontzeptua, eta prozedurak aztertzeko lan proposamena. Hezkuntzaren definizioa argitzen duten autore eta pedagogo desberdinen ibilbidea aztertzen dugu. Gaur egungo autoreak ere aztertzen dira egungo hezkuntza proposamen ezagunak ere kontutan hartuz. Ken Robinson, Sugata Mitra, Howard Gardner, e.a..
Ikusentzunezkoak:
TED – Ken Robinson ‘Changing paradigms’; TED – Sugata Mitra ‘The hole in the wall’.
Irakurgaiak: LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Ken Robinson: The element, NACCCEE Report: All Our Futures: Creativity, Culture and Education.
Howard Gardner: Las mentes del futuro
  1. Testu irakurketak, ikerketa berriak eta TED plataformaren bitartez hezkuntzaren inguruko begirada osatzen dugu eta eztabaidarako eta hausnarketarako ataka berri bat zabaltzen dugu. Atal honetan gaur egungo ikuspegiak bakarrik aztertzeko lan proposamena egiten.
Irakurgaiak: Mariano Fernandez Enguita: http://blog.enguita.info
Ikusentzunezkoak: Carlos Gonzalez, Adam Sadler: TED conference, e.a.
  1. Hezkuntza formala, ez-formala eta informala. Atal honetan taldekako lan praktiko bat egiten da, eztabaidaren bitartez gauzatzen dena. Egindako irakurketak kontutan hartuz, hezkuntza formala eta ez formalaren testuinguruaren azterketa osoa burutzen da. Koadro honetan, hezkuntza forma bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenak konparatzen dira: helburua, funtzioa, hezitzaileak eta hezigaiak, edukiak, metodologia e.a.
Ikusentzunezkoak: ‘Children see, children do’. Toshiro Kamamori: Children full of life – Pensando en los demás.
  1. Hezkuntza ekimena eta bere ajenteak: hezitzailea, hezigaia, testuingurua, erakundeak. Hezkuntza ezagutza zientifiko objektu gisa.
Irakurgaiak: LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Ikusentzunezkoak: Jane Elliot ‘A class divided’.
  1. Hezkuntza zientziak. Hezkuntzaren Teoria – Theory of Education eta Pedagogia kontzeptuak. Hezkuntzaren dimentsioak eta hauen azterketa. Hezkuntzaren dimentsioen atal bakoitzari, soziala, morala, ekonomikoa, politikoa eta historikoari saio bat eskaintzen saiatzen gara.
Irakurgaiak: LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Ikusentzunezkoak: Testing Times eta Ser y Tener
  • Pentsamendu pedagogikoaren bilakaera.
  1. Hezkuntza-teoria garaikideak atala Rousseauren testuekin hasten da. Bere ikuspegi pedagogikoa ere aztertzeko ‘Emilio’ liburuaren irakurketaz hasten da. Naturalismo pedagogikoaren jarraipena Pestalozziren ereduarekin jarraitzen du.
Irakurgaiak: “Emilio”, J.J. Rousseau
Ikusentzunezkoak: El pesta, un colegio en Ecuador
  1. Friedrich Froebel – Maria Montessori – Francesco Tonucci.
Irakugaiak: Hik Hasi 17. monografikoa.
Ikusentzunezkoak: Creativity unleashed, Judi Bauerlein – TEDxLivermore
  1. Eskola Berriaren mugimendu pedagogikoa.
Irakurgaiak: “Eskola Berriaren mugimendu pedagogikoa” – LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Hik Hasi 17. monografikoa.
  1. Agintearen aurkako teoriak eta teoria pertsonalistak. Deseskolaratzearen teoriak eta teoria Postmodernoak. Pedagogia kritikoa.
Irakurgaiak: Hik Hasi 17. monografikoa
Ikusentzunezkoak: Paulo Freire.
  • Hezkuntza garaikidearen historia Euskal Herrian.

 Hezkuntza sistemaren sorrera eta bilakaera. Hezkuntza erakundeen sorrera eta bilakaera. Irakasleen formakuntza. Hezkuntzaren ezarrera Euskal Herrian.

Irakurgaiak: Paulo Iztueta, Hik Hasi…
Ikusentzunezkoak: Hurrengo Geltokia: Ikastolaren sorreraren ezaugarriak Legorretako herrian. Florido Pensil
  • Haurren egoera eta eskubideak

 Haurtzaroarekin lotutako praktiken azterketa eta bilakaera: infantizidioa, utzikeria, troxadura, dizipkina, sexualitatea. Haurtzaroa Aro Modernoan: haurtzaroaren aurkikuntza. Magisteritzaren formazioa eta Giza Eskubideak. Haurtzaroaren eskubideak Haurren Eskubideen Konbentzioaren arabera.

Irakurgaiak: LOPEZ-GOÑI, I. eta beste (2003): Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak, Nafarroa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  1. Metodologia

Ikasleen ikaskuntza prozesua bultzatzeko erabiliko den metodologia anitza izango da, beti ere, partehartzea bermatuko duten aukerak landuko direlarik. Saio guztietan ikasleen arteko komunikazio harremanak lantzeko proposamenak garrantzi handia izango dute. Era berean, ikasleek azterketa historikoa burutzeko jarrera positiboa eta izaera kritikoa bultzatzeko asmoak bete nahi dira.

Ikasleen konpromezutik abiatuko gara taldeka eta banaka burutu beharko dituzten ekintzak burutzerakoan. Eredu honek ikasle bakoitzari esperimentaziorako eta aurkikuntzarako lan proposamen bat egituratzen du. Bakoitzaren errealitatearen ezagutzatik abiatuz hobekuntza eta garapena bultzatuko duen lan esperientzia bat eraikitzen da. Ikasle bakoitzaren ezagutzak eta gaitasunak esperimentazioaren bitartez garatu eta trebatu nahi bait dira.

Irakasleari protagonismoa kenduz talde dinamika bultzatu nahi da, batik bat ikasleen sormena eta ikaskuntza prozesua bultzatzeko. Prozesuan zehar ikerketa bideak programatu nahi dira, adibidez: autore garaikideen bizitza eta praktika pedagogikoa ezagutu eta klasearen aurrean aurkezteko. Honetarako ikasgaiaren porfolio bat egitea proposatzen da.

Gainera, Modulu lanean PBL-ren bidez eszena desberdinak aztertu eta ikaskuntza diseinu bat garatzen da; eskola errealitate eta egoera bat aztertu eta ikastaldearen aurrean aurkezten dira. Beraz, talde lanak ikasketarako abiapuntu izango dira .

Ibilbide honen bitartez ikasleen gaitasunak eta konpetentziak landu nahi dira, ezagutza historikora hurbiltzeko ulermen eta sintesirako trebetasunak garatu beharko dituztelarik. Honetarako ikerketa zientifikorako gaitasunak indartu eta jakintza aberasteko testu azterketak taldeka zein bakarka egin beharko dituzte.

Banakako eta taldekako dinamikak lantzeko ikasle-gela barruan ditugun baliabideak erabiliko ditugu. Eskola berak eskaintzen dituen aukerak ere kontutan hartuko dira. Edukiak aztertzerakoan, teknologi berrien presentzia indartuko da. Proposatuko diren testu liburuez gain, bereziki hezkuntza aldizkariak aipatu nahi ditugu, bertara iristen diren aldizkari pedagogikoak ezagutzeko ahalegina egin nahi dugulako.

  1. Modulo lana (DAL) 

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza irakasleen lehenengo moduloa Irakasle Funtzioa izena hartzen du eta Problem Based Learning metodologiaren bitartez garatzen da. Modulo honek gure ikasgaiaren ebaluaketan tokia hartzen du, nahiz eta talde bakar bat tutorizatzen dugun. Moduloan parte hartzen duten beste irakasle eta tutoreen lanak ere ikasgaiaren ebaluaketan tokia hartzen du. Arazoen gaineko ikaskuntza, edo PBL, ikaslea errealitate baten aurrean ikaskuntza bultzatuko duen lantaldeko azterketa, eztabaida, ikerketa, hausnarketa, eta ebaluaketa burutzeko ahalegina da. Metodologi honen bitartez lantalde txikietan prozesu kooperatibo eta kolaboratiboa gauzatzen da, ikaskuntza aktiboa, ikerketa eta ikasketa pertsonala eta pentsamentu kritikoa landuz.

Jarraian argibide batzuk ematen ditut PBL metodologian gauzatzen diren urratsak zerrendatzen dira eta amaitzeko ebaluaketa irizpideak ere ematen ditut.

  • Tutorearen lana PBL ikaskuntza prozesuan.

PBL prozesuan gauzatu beharreko urratsak

  1. Arazoa identifikatu: Eszena edo antzeztoki modura ere identifikatu ahal da, errealitatetik hartutako egoera identifikatzen duen eszena.

“Identifying the problem”: (Scene) Ikasle taldeak arazoa irakurri eta eztabaidatu egiten dute. Arazoaren gainean diagnostiko bat egiteko ahalegina egin behar dute, zergatik, nola eta noiz izaerako galderak erantzuteko asmoan.

  1. Aurre-ezagutzak konpartitu:

“Explore pre-existing knowledge”: Arazoa sakonean aztertzen hasi aurretik, testuan azaltzen diren termino edo berbak zer esan nahi duten argitzea abiapuntu egokia izaten da. Ikasleek dituzten aurre-ezagutzak taldeak konpartitzea ikasleen eta taldearen honerako dira. Tutorearen lana urrats honetan, taldekide guztiek partehartzea bultzatzea izango da, eta urrengo urratserako enfoke egokia ahalbidetzea eta produktiboa izango ez den prozesua saiestea.

  1. Hipotesien eraikuntza eta hauen azterketarako bideak eraikitzea

“Generate hypotheses and possible mechanisms”: Aurreko eztabaidatik abiatzen dira ikasleek sortutako hipotesiak. Arazoa zerk sortu duen edo zein izaera duen ezagutzeko ahalegin honek arazoa bera ezagutzeko azterketa mekanika bat sortuko ahal izango du. Arazoak diagnostikatzeko aukera sortuko duen prozesua jartzen da martxan. Arazo edo eszenatoki honen gainean ikasleak erakartzea da tutorearen helburu nagusiena. Hipotesiak zuzenak izanik ikasketa helburuak betetzeko lehen urratsak emateko aukerak bermatzea.

  1. Ikaskuntza identifikatzea:

“Identify learning issues”: Ikasketa sortuko duen prozesu diseinatzen da. Ikastaldearen aurreezagutzek erantzun ezin izango duten parada berri baten aurrean ipintzen du taldea, taldeka nahiz bakarka egin litekeena. Ikastalde berrietan eta ez formatuetan tutoreak ikasketa prozesua bideratzeko ahalegin sendoa egin beharko du ikasleek arazoa ikertzeko eta ezagutzeko plangintza sortu ahal izateko –mekanika bideratzeko-. Urrats honetan informazio eta errekurtso bilaketari bidea ematen zaio. Kontutan izan arazoaren amaieran ikasleak eszenario honetan biltzen diren kontzeptuak ezagutu behar dituztela, eta hauek aurrez ikaskuntzarako antolatzen den mekanikan islatu eta agertu behar direla.

  1. Azterketa, ikerketa, ikasketa

“Self-study”: Ikasle bakoitzak urrats honetan bete behar dituen helburuen gainean oso garbi izan behar da bide egokia aukeratzen dutela ikasketa bideratzeko ahalegina. Aukeratzen duten area edo bidea askotan erosotasunera egoeran hartu ahal izan dira, baina askoz ere lagungarriagoa izango dira erronka izaera duten prozesuak bideratzea. Prozesua ere orduz mugatu beharko da eta ikasleak lanez gainezka lotzen ez duen ordutegi bat diseinatu beharko da.

  1. Jakintza berriak arazoaren gainean aplikatu, arazoaren ebaluaketa berria:

“Re-evaluation, and application of new knowledge to problem”: Ikastaldea ikasketa prozesuan sakondu ostean berriro biltzen da. Arazoa berriro mahaira ekarri eta jakintza berria aplikatzen da. Informazio berriak, ikerketa, arrazonamendu berriak islatu, kritikotasunez berriro hipotesi berriak aplikatuz ikastaldearen motibazioa eragiten du.

Tutoreak ikastaldea motibatzeko asmoan ikasleari erronka berriak eragingo dizkion galderak sortuko ditu. Kontzeptuak beste egoera batzuetan zer nolako eragina eta ondorioak ateratzen saiatzeko. Irakurketa testuak ere une honetan bideratu ahal daitezke.

  1. Lortutako ikasketaren gaineko ebaluaketa:

“Assessment and reflection on learning”: Prozesua amaitutzat eman aurretik ikaskide bakoitzak prozesuan izan duen ikasketa eta bete duen papera azaltzeko aukera eman behar da. Lortu den jakintza eta taldekieen arteko feed-backa nolakoa izan den agertu behar da, ebaluaketa gisara agertu behar da egindako lanaren emaitza eta prozesua.

Une honetan taldekideen arteko harremana, eta lanerako futntzionamenduan hobekuntzak eman behar badira, tutorearen lanak garrantzitsua bilakatzen da

  • Ebaluaketa PBL saioetan

Tutoreak honako hiru arlo hauen emaitzetan oinarritzen da ebaluaketa egiteko orduan. Jarrera profesionala, talde prozesuan izandako jarrera (contribution), eta talde ikaskuntzan eragindakoa. Ebaluaketa gauzatzeko bai erdibidean jasotako emaitzak eta amaieran jasotakoak bildu behar dira.

McMaster Universityn CAE izeneko froga bat gauzatzen dute tutorial bakoitzaren azkeneko bi asteetan. “Concept Application Exercises” du izena, 18 ariketaz osatutako froga da. Bi ordu irauten ditu eta ariketa bakoitzari bost minutuko epea eskeiniz oinarrizko kontzeptuak ikasi diren edo ez frogatzen dira.

  • Ebaluaketa irizpideak.

Jarrera profesionala “Profesional Behaviour”: PBL programak izaera profesionala garatzea du helburu. Jarrera eta izaera profesionala lau arlo hauetan adarkatzen da:

  • Errespetoa, “respect”.
  • Komunikazio gaitasuna, “Communication skills”
  • Ardura eta Erantzukizuna, “Responsibility”.
  • Bere buruaren ezagupena eta auto-ebaluaketa, “self-awareness and self-evaluation”.

Errespetuzko jarrera – Respect:

  • Taldekideak hitzegiten dutenean entzuten du eta hizketa eta gorputz adierazpen egokia erabiltzen du.
  • Hizketa eta gorputz adierazpenaz arrotasun, gogortasun edo haunditasun jarrerarik ez agertzea.
  • Taldekideak hitzegiten ari direnean hitza errespetatu eta inor gutxietsi gabe aportazioak egiten ditu.
  • Izaera moraleko balore desberdintasunen inguruko eztabaidetan parte hartzen du.
  • Pertsonek emandako informazioa eta informazio beraren balorazioa desberdintzen ditu.
  • Besteen kontribuzioen egitasuna baloratzen ditu.
  • Diskulpa azaltzen du berandu izatean

Komunikazio gaitasuna:

  • Taldekideei aurrez aurre hitzegiten die.
  • Argi aurkezten du.
  • Hizkuntza zuzen eta ulergarri erabiltzen du.
  • Galdera ireki eta zuzenak erabiltzen ditu.
  • Ikaskideen arteko gaizki ulertzeak identifikatzen ditu.
  • Gaizkiulertzeak konpontzeko ahalegina egiten du.
  • Ikaskideei buruzko sasi-iritziak kolokan ipintzen ditu.
  • Arazo emozionalak onartu eta eztabaidatzen ditu.
  • Egoera konkretuetan emozioz beterik hitzegiteko gai da.
  • Gorputz adierazpena tonu eta kontenido egokia duen hizketaz erabiltzen du.
  • Kontzeptuak ulertu dituenean gorputz eta ahozko adierazpenaz baieztatzen du.
  • Taldekideak onartzen ditu.

Ardura eta erantzukizuna:

  • Puntualitatea
  • Egokitutako ardurak betetzen ditu.
  • Informazio egokia aurkezten du.
  • Gain-informazioa eta garrantzitsua ez den informazioa identifikatzen du.
  • Iniziatiba hartu eta talde dinamika laguntzen du.
  • Eztabaida bultzatzeko aurrerapausoak eta informazio egokia plazaratzen du.
  • Talde dinamikaren eta pertsonen funtzionamendurako, emozio eta izaera egokiak identifikatzen ditu
  • “providing encouragement or emotional help”, taldearen ahultasunak eta sendotasunak modu egokian azaltzen ditu.
  • Alternatibak negoziatzen ditu talde dinamika amaitu ezin daitekenean.

Bere buruaren ezagupena eta auto-ebaluaketa, “self-awareness and self-evaluation”.

  • Ulermen zailtasunak izan dituela azaltzen du.
  • Jakintza eta ikaskuntza falta izan duela azaltzen du.
  • Arazo baten aurrean desadostasunak eta ezatabaidak izan dituela azaltzen du.
  • Bere alderdi indartsuenak identifikatzen ditu.
  • Bere ahultasunak identifikatzen ditu.
  • Ahultasunak eta defizientziak zuzentzeko identifikazioak egiten ditu.
  • Ebaluaketa negatibo baten aurrean desegoki agertzen da, defentsa eta besteen iritziak kritikatzen ditu.
  • Ebaluaketa negatibo baten aurrean hobekuntza proposamenak zuzentzen ditu jarrera aldaketa bideratzeko.
  1. Ikasgaiaren Ebaluaketa

Ikasleek  ikasgelan azalduko duten parte hartzea, ekarpenak, jarrerak, erantzukizuna, aurkezpenak, talde lanak, bakarkako lana, e.a. ebaluaketan tokia izango dute. Ikasleek klase teoriko eta praktikoetan parte hartu beharko dute, asistentziaz gain, parte-hartze aktiboa, jarrera kritikoa, bakarka egindako ikerketak, irakurketak eta lanen aurkezpenak, ebaluazioaren alde izango dira.

Prozesuan zehar landu den guztia dossier edo lan-koaderno baten islatuko beharko da. Lan koadernoak ebaluaketa emaitzaren % 34 izango da. Lan koaderno honek, batetik, teoria aldetik, ikasgelan bertan azterturikoa jasoko da, eta bestetik ikaslearen ekarpenak bilduko dira. Bigarren alderdi hau aberasteko, ikasleak aukeraturiko egile-idazle baten ekarpenaren sintesia egitea baloratuko da; eta prozesu honetan burutu ahal daitezkeen ikerketa esperientziak ere bai.

Amaitzeko, lan modularrak ere ikasgai honi dagokion ebaluaketan bere tokia izango du. Lan modularrak azken emaitzaren % 16 izango  bait da.

Irakaskuntza: Kontutan hartuko diren ebaluazio aldagaiak: Oinarrizko irakaskuntza saioak, seminarioak, oinarrizko irakurgaiak eta irakurgai berriak, ikusentzunezko materialak aztertzeko taldekako lanketak, taldekako eta banakako etxekolanak. Banakako eta taldekako lanak abenduaren 6a baino lehen igorri beharko dira.

Zitak eta irakurgaiak: Ikasleek zitazio arauak ezagutu eta erabili beharko ditu. Arau hauek bete ezean, plagioaren susmoa edo iruzurraren zantzua egotziko zaio egindako lanari. eta ikasketa batzordeari jakinaraziko zaio.

Hizkuntza gaitasuna: Euskararen kalitatea hobetzeko proposamena kontutan hartuko da. Irakasle Eskolako Euskara Batzordearen arabera, 2002ko proposamenari helduz, hizkuntzaren erabilera zuzenari garrantzia emango diogu. Batzordeak hartutako erabakia gure eginez, ikasleagoari jakinarazten zaio hizkuntzaren adierazpide zuzena hobetsiko dela eta akatsak oso nabariak direnean, bi eguneko epeaz lanak zuzendu eta berridatzi beharko dituztela, kasuan kasuko erabakiak hartuko direlarik. Ikasleen lanetan eta edozelako jardunetan, hizkuntzaren adierazpidean agertu ohi diren arazoak oso nabarmenak direnean, hutsak zuzentzea eskatuko da. Ulergarritasun eta zehaztasun hutsak gertatzen direnean, testuak itzultzeagatik edo euskarazko adierazpide okerra erabiltzeagatik, ez da lana zuzenduko eta ikasleari bi eguneko epea eskainiko zaio lana edo idaztia zuzentzeko.

Utzi iruzkina