II. -PROBLEM BASED LEARNING- PBL izaerako esperientzia Donostiako Magisteritza Eskolan

 

PBL tutorearen lanari buruz:

PBL izaerako metodologian tutorearen lanari garrantzi haundia ematen zaio. Metodologi honek talde dinamika eta metodologietan eskeintzen dituen hobekuntzen artean ikasketa ez direktiboan datza, batik bat eta ondorio gisara ikasketarako askatasuna eta lanerako klima egokia sortzeko gaitasuna bermatzen delako. Batetik ikaslea ikasketa prozesura erakartzen delako, prozesua bere esku hartu eta planifikazio bat sortu behar dutelako. Bestetik, ikasketa beharrak eta helburuak identifikatu eta gero, lortu diren lorpenak neurtzen dituztelako. Prozesu honetan ikasle taldeak ikaskuntza guztia bere esku izaten du.

PBL Tutorialetik, “Dr. Allyn Walsg, Mac Master University: The Tutor in PBL”, jasotzen dira batik bat txosten honetan aztertu diren atal gehienak. Adierazi dugun moduan tutorearen lanari garrantzi haundia ematen zaio. Aurretik izandako esperientzietatik tutore efektibo baten ezaugarriak identifikatu izan dira, eredu gisara The University of New Mexico School of Medicine-k egindako sailkapen hau. Tutorearen lanaren inguruan tutore efektibo baten lana positiboki baloratzen duten ezaugarriak biltzen dira:

  • Ikasleak ikaskuntzaren oinarri dira eta prozesuaren erdigunean kokatzen ditu.
  • Motibazio ingurune bat sortzeko gai da.
  • Prozesua eta denbora kudeatzen ditu.
  • Galderak egoki erabiltzen ditu.
  • Talde dinamikak erabiltzen ditu.
  • Taldekideen artean Feedback eta eraikuntza prozesua bermatzen du.

Eredu berdinetik, metodologi honek talde dinamika eta metodologietan eskeintzen dituen hobekuntzen artean, hauek:

  • Lanerako klima egokia, -ikasketa ez direktiboa- .
  • Planifikaziorako tutoriala da.
  • Ikasketa beharrak identifatzen dira. Ikasketa helburuak eta lorpenak barne.
  • Ikaslea ikasketara erakartzen du.
  • Ebaluazio eredua. Ikasketa prozesuan eta ikasleen arteko feedbackean formatu eta sendotu eta aberasten joateko eredua bilakatzen da.

Bide batez, ikasleek tutorearengan kritikagarri identifikatu dituzten jarrerak hauek dira:

  • Ikasleei hitza kendu edo pausatu.
  • Direktiboa izatea, eta parte hartze haundia izatea.
  • Histori gehiegi kontatzea.
  • Konpetibitatea bultzatzea kooperazioaren gainetik.
  • Diktatzea.
  • Taldearen ikusmirak desbideratzea (letting group off on tangents).
  • Ikasleak ikasketan ez adoretzea.
  • Ikasleak ez adoretzea edo gehiegi sakatzea eta behartzea.

Utzi iruzkina