III. -PROBLEM BASED LEARNING- PBL izaerako esperientzia Donostiako Magisteritza Eskolan

 

PBL ikaskuntza prozesuaren 7 urratsak.

Arazoen gaineko ikaskuntza prozesua, ikaslea errealitate edo benetazko arazo baten aurrean kokatzean hasten da. Ikaskuntza lantaldean burutzen da, nahiz eta bakarkako ibilbidea ere garatu liteken. Burutzen diren ariketak azterketa, eztabaida, ikerketa, hausnarketa, eta ebaluaketa burutzeko ahalegina dira.

Tutorearen lana PBL ikaskuntza prozesuan. “The tutor in PBL”, Dr. Allyn Walsh, McMAster University

PBL, 7 urrats

  1. Arazoa identifikatu: Eszena edo antzeztoki modura ere identifikatu ahal da, errealitatetik hartutako egoera identifikatzen duen eszena.

“Identifying the problem”: (Scene) Ikasle taldeak arazoa irakurri eta eztabaidatu egiten dute. Arazoaren gainean diagnostiko bat egiteko ahalegina egin behar dute, zergatik, nola eta noiz izaerako galderak erantzuteko asmoari helduz.

 

  1. Aurre-ezagutzak konpartitu:

“Explore pre-existing knowledge”: Arazoa sakonean aztertzen hasi aurretik, testuan azaltzen diren termino edo berbak zer esan nahi duten argitzea abiapuntu egokia izaten da. Ikasleek dituzten aurre-ezagutzak konpartitzea ikasleen eta taldearen honerako dira. Tutorearen lana urrats honetan, taldekide guztiek partehartzea bultzatzea izango da, eta urrengo urratserako enfoke egokia ahalbidetzea, beti ere produktiboa izango ez den prozesua saiesteko.

 

  1. Hipotesien eraikuntza eta hauen azterketarako bideak eraikitzea

“Generate hypotheses and possible mechanisms”: Aurreko eztabaidatik abiatzen dira ikasleek sortutako hipotesiak. Arazoa zerk sortu duen edo zein izaera duen ezagutzeko ahalegin honek arazoa bera ezagutzeko azterketa mekanika bat sortuko ahal izango du. Arazoak diagnostikatzeko aukera sortuko duen prozesua jartzen da martxan. Arazo edo eszenatoki honen gainean ikasleak erakartzea da tutorearen helburu nagusiena. Hipotesiak zuzenak izanik ikasketa helburuak betetzeko lehen urratsak emateko aukerak bermatzea.

 

  1. Ikaskuntza identifikatzea:

“Identify learning issues”: Ikasketa sortuko duen prozesu diseinatzen da. Ikastaldearen aurreezagutzek erantzun ezin izango duten parada berri baten aurrean ipintzen du taldea, taldeka nahiz bakarka egin litekeena. Ikastalde berrietan eta ez formatuetan tutoreak ikasketa prozesua bideratzeko ahalegin sendoa egin beharko du ikasleek arazoa ikertzeko eta ezagutzeko plangintza sortu ahal izateko –mekanika bideratzeko-. Urrats honetan informazio eta errekurtso bilaketari bidea ematen zaio. Kontutan izan arazoaren amaieran ikasleak eszenario honetan biltzen diren kontzeptuak ezagutu behar dituztela, eta hauek aurrez ikaskuntzarako antolatzen den mekanikan islatu eta agertu behar direla.

 

  1. Azterketa, ikerketa, ikasketa

“Self-study”: Ikasle bakoitzak urrats honetan bete behar dituen helburuen gainean oso garbi izan behar da bide egokia aukeratzen dutela ikasketa bideratzeko ahalegina. Aukeratzen duten area edo bidea askotan erosotasunera egoeran hartu ahal izan dira, baina askoz ere lagungarriagoa izango dira erronka izaera duten prozesuak bideratzea. Prozesua ere orduz mugatu beharko da eta ikasleak lanez gainezka lotzen ez duen ordutegi bat diseinatu beharko da.

 

  1. Jakintza berriak arazoaren gainean aplikatu, arazoaren ebaluaketa berria:

“Re-evaluation, and application of new knowledge to problem”: Ikastaldea ikasketa prozesuan sakondu ostean berriro biltzen da. Arazoa berriro mahaira ekarri eta jakintza berria aplikatzen da. Informazio berriak, ikerketa, arrazonamendu berriak islatu, kritikotasunez berriro hipotesi berriak aplikatuz ikastaldearen motibazioa eragiten du.

Tutoreak ikastaldea motibatzeko asmoan ikasleari erronka berriak eragingo dizkion galderak sortuko ditu. Kontzeptuak beste egoera batzuetan zer nolako eragina eta ondorioak ateratzen saiatzeko. Irakurketa testuak ere une honetan bideratu ahal daitezke.

 

  1. Lortutako ikasketaren gaineko ebaluaketa:

“Assessment and reflection on learning”: Prozesua amaitutzat eman aurretik ikaskide bakoitzak prozesuan izan duen ikasketa eta bete duen papera azaltzeko aukera eman behar du. Lortu den jakintza eta taldekieen arteko feed-back-a nolakoa izan den agertu behar da, ebaluaketa gisara agertu behar da egindako lanaren emaitza eta prozesua. Une honetan taldekideen arteko harremana, eta lanerako futntzionamenduan hobekuntza berriak eman behar badira, tutorearen lana  ezinbestekoa bilakatzen da

Utzi iruzkina