IV. -PROBLEM BASED LEARNING- PBL izaerako esperientzia Donostiako Magisteritza Eskolan

 

Ebaluaketa PBL saioetan

 

Ebaluaketa gauzatzeko, honako hiru arlo hauetan ematen diren emaitzetan sakondu behar du. Jarrera profesionala, talde prozesuan izandako jarrera (contribution), eta taldearen ikaskuntzan eragindakoa. Ebaluaketa gauzatzeko prozeusaren erdibidean jasotako emaitzak eta amaieran jasotakoak biltzen dira.

McMaster University-n CAE izeneko froga bat gauzatzen dute tutorial bakoitzaren azkeneko bi asteetan. “Concept Application Exercises” du izena, 18 ariketaz osatutako froga da. Frogak bi ordu irauten du eta ariketa bakoitzari bost minutuko epea eskeiniz oinarrizko kontzeptuak ikasi diren edo ez frogatzen da.

1.- Jarrera profesionala “Profesional Behaviour”.

PBL programak izaera profesionala garatzea du helburu. Jarrera eta izaera profesionala lau arlo hauetan adarkatzen da:

  • Errespetoa, “respect”.
  • Komunikazio gaitasuna, “Communication skills”.
  • Ardura eta Erantzukizuna, “Responsibility”.
  • Norbere buruaren ezagupena eta auto-ebaluaketa, “self-awareness and self-evaluation”.

Errespetua “Respect”:

  • Taldekideak hitzegiten dutenean entzuten du eta hizketa eta gorputz adierazpen egokia erabiltzen du.
  • Hizketa eta gorputz adierazpenaz arrotasun, gogortasun edo haunditasun jarrerarik ez agertzea.
  • Taldekideak hitzegiten ari direnean hitza errespetatu eta inor gutxietsi gabe aportazioak egiten ditu.
  • Izaera moraleko balore desberdintasunen inguruko eztabaidetan parte hartzen du.
  • Pertsonek emandako informazioa eta informazio beraren balorazioa desberdintzen ditu.
  • Besteen kontribuzioen egitasuna baloratzen ditu.
  • Diskulpa azaltzen du berandu agertzerakoan.

Komunikazio gaitasuna:

  • Taldekideei aurrez aurre hitzegiten die.
  • Argi aurkezten du.
  • Hizkuntza zuzen eta ulergarri erabiltzen du.
  • Galdera ireki eta zuzenak erabiltzen ditu.
  • Ikaskideen arteko gaizki-ulertzeak identifikatzen ditu.
  • Gaizki-ulertzeak konpontzeko ahalegina egiten du.
  • Ikaskideei buruzko sasi-iritziak kolokan ipintzen ditu.
  • Arazo emozionalak onartu eta eztabaidatzen ditu.
  • Egoera konkretuetan emozioz beterik hitzegiteko gai da.
  • Gorputz adierazpen zuzena eta ahozko adierazpen tonu eta kontenido egokiaz erabiltzen du.
  • Kontzeptuak ulertu dituenean gorputz eta ahozko adierazpenaz baieztatzen du.
  • Taldekideak onartzen ditu.

Ardura eta erantzukizuna:

  • Puntualitatea
  • Egokitutako ardurak betetzen ditu.
  • Informazio egokia aurkezten du.
  • Gain-informazioa eta garrantzitsua ez den informazioa identifikatzen du.
  • Iniziatiba hartu eta talde dinamika laguntzen du.
  • Eztabaida bultzatzeko aurrerapausoak eta informazio egokia plazaratzen du.
  • Talde dinamikaren eta pertsonen funtzionamendurako, emozio eta izaera egokiak identifikatzen ditu
  • “providing encouragement or emotional help”,  taldearen ahultasunak eta sendotasunak modu egokian azaltzen ditu.
  • Alternatibak negoziatzen ditu talde dinamika amaitu ezin daitekenean.

Bere buruaren ezagupena eta auto-ebaluaketa, “self-awareness and self-evaluation”.

  • Ulermen zailtasunak izan dituela azaltzen du.
  • Jakintza eta ikaskuntza falta izan duela azaltzen du.
  • Arazo baten aurrean desadostasunak eta ezatabaidak izan dituela azaltzen du.
  • Bere alderdi indartsuenak identifikatzen ditu.
  • Bere ahultasunak identifikatzen ditu.
  • Ahultasunak eta defizientziak zuzentzeko identifikazioak egiten ditu.
  • Ebaluaketa negatibo baten aurrean desegoki agertzen da, defentsa eta babesa bilatuz besteen iritziak kritikatzen ditu.
  • Ebaluaketa negatibo baten aurrean hobekuntza proposamenak zuzentzen ditu jarrera aldaketak bideratu ahal izateko.

Utzi iruzkina